lunes, 22 de octubre de 2007
lunes, 8 de octubre de 2007
TRANSFORMADOREAK
TRANSFORMADOREAK:
ELEKTR. Tentsio elektrikoak igo edo jaisten dituen, edota korronte alternoaren ezaugarriak aldarazten dituen gailu elektromagnetikoa.Transformadoreak bi harilkatu edo gehiago izaten ditu nukleoaren inguruan, eta sistema alternoko korrontearen tentsioa nahiz intentsitatea transformatu eta maiztasun bereko baina tentsio eta intentsitate desberdineko korronte alterno bihurtzen du.¥ Tranformadore monofasikoak iragazkortasun erlatibo handia duen altzairuzko xafla metatu batzuez eratutako nukleo baten inguruan jarritako bi harilkatu ditu. Bata harilkatu primarioa da eta n1 espira ditu. Bigarren harilkatuari, berriz, harilkatu sekundario deritzo, n2 espira ditu eta korronte transformatuaren hartzaile den elementuari konektatuta dago.m = n2 / n1 transformazio-erlazioak definitzen du transformadore-mota hau; m > 1 bada, transformadore tentsio-handitzailea izango da (eta korronte-intentsitatearen murriztailea).¥ Transformadore trifasikoak, funtsean bi motatakoak izan daitezke. 1) Fluxu libreko transformadoreak, transformadore monofasiko berdin-berdinez edota independenteez osatuak. 2) Fluxu derrigortuko transformadoreak, hiru nukleoz eratutako zirkuitu magnetiko bakarraz osatuak (nukleoetako bakoitzak fase bakoitzarentzat harilkatu bat du).

KORRONTE ELEKTRIKOA
KORRONTE ELEKTRIKOA:
1. Puntu batetik bestera higitzen den fluido-masaren fluxua; norantza berean mugitzen den partikula-multzoa. Ur-korrontea. Aire-korrontea. 2. (hed.) Pentsamendu- edo sentimendu-joera, mugimendua. Literatur korrontea. • ihes-korronte. ELEKTR. Zirkuitu elektrikoetan, isolamendu-akatsagatik, lurrera edo masara zuzenean doan korrontea. itsas korronte. Norabide eta abiadura jakin batean higitzen den itsasoko ur-masa. korronte alterno. ELEKTR. Periodikoki norantzaz eta intentsitatez aldatzen den korronte elektrikoa. korronte elektriko. ELEKTR. Eroale baten bi punturen artean potentzial-diferentzia dagoenean, bi puntu horien artean sortzen den karga elektrikoaren higidura. korronte zuzen. ELEKTR. Norantzaz aldatzen ez den korronte elektrikoa. • KORRONTEZ KONTRA. 1. Korronte nagusiaren kontrako norantzan. 2. (hed.) Ohizkoa den edo oro har onarturik dagoenaren kontrako eran.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)